Friday, June 02, 2006

MAHASTER RIVER-Zer da? Zeintzuk gara?

Mahaster River 2005. urteko Urtarrilan martxan hasi zen taldea da. Bertan Unai Azkarate (ahotsa ta gitarra elektrikoa), Fernando Laskurain (12 sokatako gitarra akustikoa) eta Mikel Azkargorta-k (baxu elektrikoa) beraien kantu eta ideia musikalei irteera ematen diete. Hasierako hilabetetan norabidea finkatu eta kantuei forma eman ostean hirukote akustiko-elektriko bezala jardutea erabaki zuten eta 2005eko Abenduan hasi ziren proiektua mugitzen, kontzetuak han eta hemen emanez.
Mahaster River, talde gehienak bezala, pertsona eta izaera guztiz ezberdinez eta kontrajarriez osatuta dago, baina kasu konkretu honetan hiruren ideia eta pertsonalitateak bildu, arnastu, eta elkar elikatzen dute proiektu bakar batean. Horrela, hiru kideak batzen dituen blues-a (T-Bone Walker eta Bo Diddley bezalakoen bertsioak zein blues propioak garatuz), funk-soul-a, ikutu flamenkoak dituzten kantuak eta instrumental klasifikaezinak lantzen dituzte beraien repertorioan, topatzeko erreza ez den nahasketa bati irteera emanez.

Mahaster River se formó allá por Enero de 2005. En él Unai Azkarate (Voz y guitarra eléctrica), Fernando Laskurain (guitarra acústica de 12 cuerdas) y Mikel Azkargorta (bajo eléctrico) dan rienda suelta a sus inquietudes e ideas musicales. Tras unos inicios dubitativos en los que fué cuajando el estilo del grupo, decidieron iniciar su andadura como trio electro-acústico y en Diciembre de 2005 empezaron a mover el proyecto dando conciertos aquí y allá.
Como la mayoría de grupos, Mahaster River está formado por personas y personalidades distintas e, incluso, contrapuestas, pero en este caso las influencias de los tres se mezclan y entrelazan, dando lugar a una singular mezcla de gustos y estilos. Así, en su repertorio tienen cabida desde el blues que une a los tres integrantes (versiones de T-Bone Walker y Bo Diddley, además de blues de cosecha propia) hasta temas instrumentales de difícil clasificación, pasando por el funk-soul e incluso canciones de toque flamenco.

6 Comments:

Blogger Mahaster River said...

apa ba gaur arrasaten jotzeko irrikitan... mahaster river proiektua iturriotz tabernan, arratsaldeko 5ak inguruan,
for thouse about to rock we salute you!!!!

2:33 AM  
Blogger Mahaster River said...

blogaren indarra!!! ba hemen nabil argazki ta textu gehixau sartu nahixan, gure blog hontan... ta garrantzitxua guretzat mp3 ta linkak nola sartzen dien ikastia izango litzateke...
salut ta flamenko jazz!!!

2:11 PM  
Anonymous Anonymous said...

Iturriotzeko kontzertua oso ondo, publikotik behintzat holan ikusten zan. Igertzen zan jendia animauta ta musikiaz oso gustora zauela. Kriston girua!!

4:35 AM  
Blogger Mahaster River said...

ba gure kitarren soinuak duen garrantzia, izugarria da ta ezin dugu edonolako instrumenturik jo ta horregatik azken aldi hontan unai Donostiako kitarra denda guztietan sartzen ari da eta kitarra berrien soinuak aukeratzen dabil... ta hori ba Disko agrabatzeko egiten ari garen ahalegiñak bere fruitua emango duelakoan!!!! ieup ya ai ke empezar a diseñar!!!esos tres campeones

3:01 AM  
Blogger Mahaster River said...

Bueno ba txabalotes ba ekainak 24 Bilbon gare berriro be, ta gure plana hau da: Arratsaldean alde zaharrean kalean bertan arratsalde pasa sesio akustiko bat egin ta gero gauez gure sesio elektroakustikoa egin Moyuatik gertu dagoen Residence kafe tabernako giroan murgiltzen!!!!
Salut y haber jentiak bloga erabiltzeari ekiten dion!!!

1:41 AM  
Anonymous Anonymous said...

Belgikara ere Mahaster River-en uhinak heltzen dira!
talde interesgarria, musika sakona, gustu ona, proiektu bitxia eta dotorea... hauek ez dute iruzurrik egiten!
eman egurra, alstublieft!
Noizko mp3 abestiak blogean?

12:25 PM  

Post a Comment

<< Home