Monday, March 05, 2007

MAHASTER RIVER ZALDIBARREN


Martxoak 3 an Bergarako Gaztetxian emangenuen kontzertu bereziak harrera ezin hobea izan zuen. alde batetik eskerrak eman behar dizkiogu gu ikustera etorri zen jende guztiari ez genuen horrelako jende pillarik espero eta bestalde aipatu beharra daukagu baita, jende askok komentatu digula bateriarekin oso ondo gelditzen direla gure melodiak. beraz eskerrikasko danoi ikuskizuna ona izan bazen denon laguntzagatik izan zelako!!!

Bueno ba datorren astean zaldibarren gaude ostiralean Norton club taldearekin batera, eta hemen bertan uzten dizuet kontzerturako diseinatu dugun flyertxoa.besterik barik jakin ezazue larunbatean Bergarako gaztetxean emandako kontzertua zuzenean txapa irratiaren bidez emititu zela eta laster arrosari ezker EHko hainbat irrati libreetan emititu ahal izango dela. bueno ba besterik barik. hurrengo kontzertua:

martxoak 9 ostirala, gaueko 22:00etan Zaldibarko gaztetxean Norton club taldearekin batera.

1 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Aupa!
Gogoz nago zuek zuzenean ikusteko. Atzo ia Zaldibiara azaldu ginen zuek jotzen zenutelakoan... Eutsi horri!

2:49 PM  

Post a Comment

<< Home