Monday, June 12, 2006

Mahaster River proiektuan parte hartzen dugun musikariok aurretik oso estilo desberdinak jorratu dittugu. Unai Azkarate kitarrajole eta ahotsak bederatzi urte igaro ditu Fly Shit izeneko Hard Core taldean kitarrari soinu gogor eta pisutxuak ateratzen, bertan ikasi duelarik orain arte dakiena. Mikel Azkargorta baxujoleak berriz, Cool Panic Rock talde sutsuan bere baxuaren soinu berezia ateratzen ibili izan da urte luzeetan zehar. Fernando Laskurain berriz, Fragelrock taldean aritzeaz gain Edinburgotik 12 sokako kitarra elegante bat ekarri zuenetik, abestiak sortzeari ekin zion, ta hiruron artean abesti lasai eta progresiboak jotzen dittugu, musikarekin giro desberdinak sortzen, ahalegintzen garelarik. 2006ko Uztailaren lehenengo asteetan gure lehen lana izango dena grabatzeari ekingo diogu.
Andoaingo Garate estudioak aukeratu ditugularik, geure kitarren soinua eta gure ahots boteretsuak ahalik eta era egokienean gordetzeko.

1 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Definitivamente... ganorazko foto sesino bat in biou pero ya, que manejamos un material...

2:35 AM  

Post a Comment

<< Home