Tuesday, March 27, 2007

MAHASTER RIVER ETA KAFE TABERNA


Mahaster River taldeak harreman bitxia izan du azken urteetan Bergarako Irala Kaleko KAFE tabernarekin, bertan eman genuen Bergaran emandako lehen kontzertua, Fernando bertan ibili da zerbitzari lanetan urteetan, eta bertan gosaldu dugu igandetan askotan ensaiatu aurretik, Orain arte , azken 10 urteotan Kafe Taberna kudeatu duen Javik taberna lagatzea erabaki duen momentuan, guri luzatu digu agurra emateko antolatu duen jaia girotzeko aukera. AZKAITER PELOX formatuan momentu berezi eta unkigarri hori girotzeko musikak joko ditugularik.

KONTZERTUA MARTXOAREN 30EAN, OSTIRALEAN IZANGO DA, GAUEKO 22:30ean eta barra libre egongo denaren zurrumurrua zabaltzen ari da herrian. besterik barik BERTAN IKUSIKO GARELAKOAN.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home