Tuesday, July 10, 2007

UZTAILEKO KONTZERTUAK eta BIDEOKLIPA

Uztaileko ongi-etorri "minitour"eko datak konfirmatuta!. Azkenaldian lokalean kantu berriekin jolasten ibili garenez kontzertu hauetan nobedade gutxi batzuk entzuteko aukera izango duzue, betiko "klasiko"taz aparte.

Uztailak 19, osteguna: Bergarako Piszinetako Tabernan. 22:00h. + Belceblues.
Uztailak 20, ostirala: Arrasateko Ferrerias kaleko plazoletan. 23:00h. AEDk antolatuta
Uztailak 27, ostirala: Bergarako Etxagi tabernan. 22:00h

Bestalde, astebukaera hontan lehen diskako "Igartzako Flamenkotarrak" kantua erabiliz egin behar dugun bideokliperako irudiak jasotzera goiaz Madrilera. Josu Otaegik zuzendutako eta garatutako bideoklipa izango da, laster berri gehiago!