Wednesday, June 28, 2006

Ekainak 30: R'n'R gaua Bergarako Arranon


Ostiral hontan, Ekainak 30 , Beragarko Arranuan kontzertu akustiko interesgarri bat antolatzen diardugu: bertan Piter Plakton, Mikel Garate, Azkaiter Pelox eta Dj Mansilla egongo dira bertako gaua, rock and roll gau ahastezin bat bihurtu nahian!!! ea gaua ondo ateratzen den eta bertara gerturatzen diren ikusleak ongi pasatzen duten!!!!

Flyshit

Flyshit Harcore taldea oso gertituk jarraitzen dittugun lagunak dia, eta hemen daukazuen link honek beraien danbakako blogera eramango zaituzte.

Sunday, June 25, 2006

Mahaster River live at Residence -2006ko Ekainak 24-



Bilboko Moyua enparantzatik oso oso gertu dagoen Barrankua kalera heldu Residenceko Manuri agurtu eta amplifikadoreak deskargatzen hasi giñen afaldu aurretik betiko moduan soiñu probak, gure soinuaren ezaugarri garrantzitsuenaren bila hasi ginen, "LOS GRABEAGUDOS" DE LAS GUITARRAS... TA ahalik eta lasterren italiar ristoranteko mahaian geunden, ardo on bat eta gure sabelak ahalik eta gehien betetzen, kafetxoa RESIDENCEN BERTAN HARTU GENUEN... TA POLIKI POLIKI BAKOITZA BERERA, LOS MUSICOS A TOCAR!!! Y EL PUBLICO AESCUCHAR... BOB DYLAN, BO DIDLEY, ALLMAN BROS ETA MAHASTER RIVERREN ABESTIAK ENTZUN ZIREN GAU HARTAN... ENNIO MORRIKONEREN ABESTIREN BATEKIN BATERA... BISSAK ETA ORDU TA ERDI OHOLTZA GAINEAN EGON ETA GERO AMAITZEN JOATEKO ORDU HELDU ZITZAIGUN... TRAGO BATZUK ETA ORDUAN HASI GIÑAN BERTAKO LAGUNAK EZAGUTZEN, ENTZULEGOAREN ARTEAN DENETIK ZEGOEN BEGOÑAKO IÑAKI BERE ARMONIKA ESKUARTEAN ZUELA, IGELAREN TRIKIMAILUKO MUSIKARI BAT,BALTIMORREKO ARTISTA BIKOTEA, MARRAZKILARI BIKAIÑAK... ETA NOLA EZ MUPPETS, TELEBISTAKO PROGRAMAKO IZARRAK, LA CERDITA PEGGY, LA RANA GUSTABO ETAB, ARGI GELDITU ZEN MUPPETSEI GEHIEN GUSTATU ZITZAIENA FERNANDO LASKURAIN 12 SOKAKO KITARRAJOLEA IZAN ZELA!!!! *.

Tuesday, June 20, 2006

Ekainak 24: Mahaster River Bilbon

Jakiña da Ekainak 24, Larunbatean Biboko Residence cafen joko dugula, bainan aurretik arratsaldez Bilboko alde zaharreko Zazpi kaleetako txoko batean jarriko gara gure kitarra akustikoak astintzeko asmoarekin. Aspaldi ez dugu Hirurok batera, kalean jo eta orain dela denbora batetik izan dugu buruan kale gorrian gure musikak aireratzea, eta Ekainak 24 Larunbata da horrretarako aukeratu dugun eguna Uda datorrela ta ea eguraldi ona daukagun... Baina bestela Bilboko Moyua Enparantzatik oso gertu dagoen RESIDENCE CAFE ARETOAN, joko dugu gaueko 23ak inguruan.. ea Bertara gerturatzen den entzulegoaren gustokoa dan gure soinua, bainan horrela ez bada, keep on rocking!!!!!

www.residencecafe.com

Azkaiter Pelox -Udako Gauak 2006-

Azkaiter pelox da mahaster river proiektuko taldekideetako bat ta abeslariak bakarka ematen dituen kontzertuetan musikari garrantzi gutxiago eta ikuskizunari edo momentuko performazioari garrantzi gehiago ematen dio kantu propio zein 60. hamarkadako rock talde potenteen bertsioak jotzen dittu!!!David Bowie, Van Morrison, Minor threat, Rolling stones, Bob Dylan... miresten ditu, ta kitarra gainean duelarik oso pertsonai fetitxista, eta geldiezina bihurtzen da, akzioak izugarrizko garrantzia duelarik bere kontzertuetan. Ekainaren 23 Getaiako Gaztetape Hondartzan dagoen Txiringito Argentinuan joko du Uda hasten den gau berean, ta San juan gaueko fogata bere atzean duelarik!!! Eta Ekainaren 30 ean berriz Mikel Garate, Piter Plakton eta Dj Mansillarekin batera Bergarako Arranuan egongo da!!!Bertara Rock n´rollaren indarra eramaten ahaleginduko delarik!!!! Uztailean Berriz bere indar guztiak Mahaster River proiektuaren lehenengo lan luzea izango dena grabatzen emango dituelarik Andoaingo Garate Estudioetan...keep on Rockin!!!

Monday, June 19, 2006

COOL PANIC -Nowhere Earth-

Gure taldearentzako promozioa egiteaz gain, blog hau gustatzen zaizkigun eta gure lagunak diren taldeen izena hedatzeko ere erabilgarria danez, hamen dago Bergarako talde potenteetariko baten blog-erako linka.

GP disketxearekin (Señor No, Rockzilla, Ultracuerpos, Jukebox...) atara berri duten "Nowhere Earth" diskoak benetan pena merezi du, kantu oso interesgarriak daude bertan eta orain hasiko dira diskoaren promozioarekin.

Linkean pintxatu eta beraiei buruzko lehen eskuko informazioa jasoko duzu.


Cool Panic: COOL PANIC la banda

Monday, June 12, 2006

Mahaster River proiektuan parte hartzen dugun musikariok aurretik oso estilo desberdinak jorratu dittugu. Unai Azkarate kitarrajole eta ahotsak bederatzi urte igaro ditu Fly Shit izeneko Hard Core taldean kitarrari soinu gogor eta pisutxuak ateratzen, bertan ikasi duelarik orain arte dakiena. Mikel Azkargorta baxujoleak berriz, Cool Panic Rock talde sutsuan bere baxuaren soinu berezia ateratzen ibili izan da urte luzeetan zehar. Fernando Laskurain berriz, Fragelrock taldean aritzeaz gain Edinburgotik 12 sokako kitarra elegante bat ekarri zuenetik, abestiak sortzeari ekin zion, ta hiruron artean abesti lasai eta progresiboak jotzen dittugu, musikarekin giro desberdinak sortzen, ahalegintzen garelarik. 2006ko Uztailaren lehenengo asteetan gure lehen lana izango dena grabatzeari ekingo diogu.
Andoaingo Garate estudioak aukeratu ditugularik, geure kitarren soinua eta gure ahots boteretsuak ahalik eta era egokienean gordetzeko.

Sunday, June 11, 2006

MAHASTER RIVER


MAHASTER RIVER








Hurrengo kontzertu eta ekitaldiak (konfirmautakoak):

Ekainak 24, zapatua - Bilboko Residence aretoan.
Uztailak 2tik 5era - Grabazino sesio latza Andoaingo Garate estudiotan.
Uztailak 7, ostirala - Legazpiko Gaztetxean.

Friday, June 02, 2006

MAHASTER RIVER-Zer da? Zeintzuk gara?

Mahaster River 2005. urteko Urtarrilan martxan hasi zen taldea da. Bertan Unai Azkarate (ahotsa ta gitarra elektrikoa), Fernando Laskurain (12 sokatako gitarra akustikoa) eta Mikel Azkargorta-k (baxu elektrikoa) beraien kantu eta ideia musikalei irteera ematen diete. Hasierako hilabetetan norabidea finkatu eta kantuei forma eman ostean hirukote akustiko-elektriko bezala jardutea erabaki zuten eta 2005eko Abenduan hasi ziren proiektua mugitzen, kontzetuak han eta hemen emanez.
Mahaster River, talde gehienak bezala, pertsona eta izaera guztiz ezberdinez eta kontrajarriez osatuta dago, baina kasu konkretu honetan hiruren ideia eta pertsonalitateak bildu, arnastu, eta elkar elikatzen dute proiektu bakar batean. Horrela, hiru kideak batzen dituen blues-a (T-Bone Walker eta Bo Diddley bezalakoen bertsioak zein blues propioak garatuz), funk-soul-a, ikutu flamenkoak dituzten kantuak eta instrumental klasifikaezinak lantzen dituzte beraien repertorioan, topatzeko erreza ez den nahasketa bati irteera emanez.

Mahaster River se formó allá por Enero de 2005. En él Unai Azkarate (Voz y guitarra eléctrica), Fernando Laskurain (guitarra acústica de 12 cuerdas) y Mikel Azkargorta (bajo eléctrico) dan rienda suelta a sus inquietudes e ideas musicales. Tras unos inicios dubitativos en los que fué cuajando el estilo del grupo, decidieron iniciar su andadura como trio electro-acústico y en Diciembre de 2005 empezaron a mover el proyecto dando conciertos aquí y allá.
Como la mayoría de grupos, Mahaster River está formado por personas y personalidades distintas e, incluso, contrapuestas, pero en este caso las influencias de los tres se mezclan y entrelazan, dando lugar a una singular mezcla de gustos y estilos. Así, en su repertorio tienen cabida desde el blues que une a los tres integrantes (versiones de T-Bone Walker y Bo Diddley, además de blues de cosecha propia) hasta temas instrumentales de difícil clasificación, pasando por el funk-soul e incluso canciones de toque flamenco.