Tuesday, March 27, 2007

MAHASTER RIVER ETA KAFE TABERNA


Mahaster River taldeak harreman bitxia izan du azken urteetan Bergarako Irala Kaleko KAFE tabernarekin, bertan eman genuen Bergaran emandako lehen kontzertua, Fernando bertan ibili da zerbitzari lanetan urteetan, eta bertan gosaldu dugu igandetan askotan ensaiatu aurretik, Orain arte , azken 10 urteotan Kafe Taberna kudeatu duen Javik taberna lagatzea erabaki duen momentuan, guri luzatu digu agurra emateko antolatu duen jaia girotzeko aukera. AZKAITER PELOX formatuan momentu berezi eta unkigarri hori girotzeko musikak joko ditugularik.

KONTZERTUA MARTXOAREN 30EAN, OSTIRALEAN IZANGO DA, GAUEKO 22:30ean eta barra libre egongo denaren zurrumurrua zabaltzen ari da herrian. besterik barik BERTAN IKUSIKO GARELAKOAN.

Wednesday, March 21, 2007

MARTXOAK 24 LARUNBATA


Martxoak 24 larunbatean arrasateko 360 aretoan gaude Blues gauen barnean programaturik dagoen Marcus Malone Blues bandarekin batera AZKAITER PELOX proiektua aurkezten oraingo honetan, blues errepertorioari kaña emateko asmoekin, musika beltz honen indarra era gordiñenean azaltzeko asmoarekin. BLUES POWER!!!!

AZKAITER PELOX: DATOZEN KONTZERTUAK


AZKAITER PELOX DATOZEN KONTZERTUAK


Tuesday, March 13, 2007

SORTZE PROZESUA MARTXAN


Ixa ixa urte eta erdi, bidean ibili eta gero, Zaldibar, Eskoriatza, Bilbo, Sestao, Bergaran, Soraluzen, Oñatin... kontzertuak eskeintzen ibili eta gero. Bidean pasatu ditugun momentuak gogoratu eta abesti berriak sortzeko momentua iritsi zaigula pentsatu dugu.

Beraz entsiu lokalean sartu eta abesti berriak sortzeari ekin diogu oraingoan ea Uda parterako abesti errepertorio berria osatzen dugun, momentuz abesti berri batzuk idatzi ditugu, baiña sortze prozesu hau martxan jarri dugu eta oraingoz ez ditugu zuzenekorik emango uda parterarte, nahiz eta nik AZKAITER PELOX moduan bakarlari gisa kontzertu batzuk emango ditudan. eta IRTENBIDERIK GABEKO AUTOBIDEAK diskoa distribuitzen jarraituko dugun.

Monday, March 05, 2007

MAHASTER RIVER ZALDIBARREN


Martxoak 3 an Bergarako Gaztetxian emangenuen kontzertu bereziak harrera ezin hobea izan zuen. alde batetik eskerrak eman behar dizkiogu gu ikustera etorri zen jende guztiari ez genuen horrelako jende pillarik espero eta bestalde aipatu beharra daukagu baita, jende askok komentatu digula bateriarekin oso ondo gelditzen direla gure melodiak. beraz eskerrikasko danoi ikuskizuna ona izan bazen denon laguntzagatik izan zelako!!!

Bueno ba datorren astean zaldibarren gaude ostiralean Norton club taldearekin batera, eta hemen bertan uzten dizuet kontzerturako diseinatu dugun flyertxoa.besterik barik jakin ezazue larunbatean Bergarako gaztetxean emandako kontzertua zuzenean txapa irratiaren bidez emititu zela eta laster arrosari ezker EHko hainbat irrati libreetan emititu ahal izango dela. bueno ba besterik barik. hurrengo kontzertua:

martxoak 9 ostirala, gaueko 22:00etan Zaldibarko gaztetxean Norton club taldearekin batera.