Wednesday, May 28, 2008

DOMEKETAN A TOPE!


Bueno, ba diskua jadanik nahastuta daukou ta azken retokeen zain gare masterizatzeko, asi que asuntua aurrera doia!

Hurrengo asteetan be kontzertuak emoten hasiko ga berriz. Lehen geltokixa Bergaran ingo dan Mundumira jaaldixan izango da, ekainak 8, domeka, eguerdiko 12tatik aurrera.

Hurrengo domekan, hilak 15, arratsaldeko 19:30tatik aurrera Soraluzeko Arranuan jokou.

Azkenik, Txapa Irratiak antolatzen daben makro-kontzertuan (20-25 talde inguru) jokou, ordua eta egua ondiokan konfirmatzeke.

A ver laster grabaziñoko fotuak eta kontuak igotzeko aukeraik daukogun!

Esa peña!!

Tuesday, May 13, 2008

NAHASTERREKAN IXA-IXA PREST!!!!

Ba diskua grabatzen amaitxu ta oin nahasketekin hasiko ga! Grabaziñua azken hiru astebukaeratan in dou, Garate estudiotan Martxel Arkarazorekin. Ohiko hirukotiaz aparte (Azkaiter, Fer, Pixi) bestelako kolaboraziñuak euki ditxugu:

Mikel Aranzabal oriyotarra pare bat asteburutan gelditxu izan da gurekin bertan lotan eta koro batzuk be sartu ditxu "Ideia ona!" eta "Toallin" kantatan, Ebert Sanchez be astebuakera pasa etorri zan musika giruan murgiltzera ta beran flauta trabeseruakin oparitxo bat in zoskun "Apache" kantuan, Domentx Uzinek, "Toallin" kantuko bajadia adornatzeaz gain, biolinarekin bere burua doblatuz "Rollo folk" kantua entzuteko modukua dan modu baten aberastu zeban, Olaia Ramosek Azkaiterrekin dueto politxa in zeban "Four Day Creep" kantuan, Enrike Txurrukak bere teklauarekin "Ideia ona!" kantuan solo batzuk sartziaz aparte beste hainbat kanta txukundu zitxun maixutasunez, eta Txus Alvarezek "Joana" kantuari toke jazzerua emotiaz gain, "Toallin"en be esku bat bota zoskun (La/La#!!!).

Eta hortaz aparte, perkusiño alternatibua be egon da!! Martxelek inbentatutako "sagar-bonboa" eta el platillo tocado con un rotulador Staedler pasarán a la historia de la percusión!!

Kolaboraziñuekin eta Martxelek diskaren ekoizpenean jarri zeban empeño danakin (mikrofonia, anplixak, aholkuak, ideiak etab...) diskua benetan txukun gelditxuko dala uste dou! Nahasten hasteko kriston goguakin gabiz, ia kantuak zela gelditxuko dian eron forma definitibuakin.

Oingoz bukatzeko, Ermuan joten dou ostiral hontan, lekua eta ordua aste honetan zehar konfirmauko ditxugu!!

Pero no eran seis?